XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun hortara etorri zen de Monzon-ekin, 1936ko iheslari andana bat.

Loriatu ziren hemen ere zerbait mugitzen zela ikustearekin.

Bazuen urteak eta urteak hemen zirela eta deus ez zuten ikusten urrunera ere.

Azkenean hona Iparraldekoak iratzartzen zirela.

Bainan berehala jakin arazi zuten haiek bazterretik egon beharko zutela.

Frantziak babes politikoa emana zien, hemen politikarik ez egitekotan 1. Ekin. 1966, 4-6 or.

Hiru mintzaldi izan ziren Itsasun 2. Simon Haran, La scéance est ouverte Enbata, 14, 1962.V. 8 or
- J.L. Davant, Euskadi doit se mettre á l'heure de l'Europe, id.
- J. Abeberry, Euskadi réalité économique et politique, id
.

Zabalera agertzen ziren lehen 3 Enbatakideak.

Beste batzu itzalean gelditzen zirela erran zuen lehen mintzaldian Ximun Haran-ek, geroan haien beharrik baldin bazen, orduan agertzeko.

Abertzalegoaren historia aipatu zuen iparraldean, ENBATA arte.

Geroari buruz, ideien mailean lan egitea ongi zela, bainan haratago joan behar zela.

Mugimendu bat sortu behar zen ala ez erabaki beharko zela.

Ondotik, Jean Louis Davant, Hazparneko laborantxa eskolako zuzendaria zen mintzatu.

Europaz.

Europa federal bat behar zutela sortu eta ez Europa jakobino bat edo teknokraten Europa.

Azkenik Jakes Abeberriren aldi.

Estado Frantsesak eza ematen zuela beti ala kultura, ala ekonomia sailetan.

Hegoaldearekin bat egitea zela gure aterabide bakarra.

Bururatzean entzuleei galdetu zien zer egin behar zen.

EAJ iduri alderdi politiko bat?

Mugimendu zabal bat Euskadi demokratikoki libratu nahi zuten guziei idekia?

Gordezkako erresistentzia?

Mugimenduaren hautua egin zen.

Ezker eta eskuinaren arteko borroka baztertuz, elgarrekin borrokatzeko zentralismoaren kontra.

Désormais l'organisation des forces politiques en système étagé (droite-gauche) devient d'une importance secondaire.

La lutte des classes s'estompe... Ce qui prime c'est la lutte entre forces centralisatrices et décentralisatrices 3. Simon Haran, La scéance est ouverte. Enbata, 14, 1962.V. 8 or.